Iradokizunak egin Udalari

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 18a

Lasarte-Oriako Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko iradokizun orrialdea duela gogora arazten da.
Orrialdea Udaleko harreran dago eskuragarri, baita www.lasarte-oria.org orrialdean ere.
Idatzi ostean, Udaletxeko harreran dagoen postontzi berdean utzi edo iradokizunak@lasarte-oria.org helbide elektronikora bidali behar da orrialdea.