Aterpeak, Lasarte-Oriako Merkataritza eta zerbitzu elkarteak, “Urratu eta Irabazi” kupoien kanpaina berria jarri du martxan azaroan zehar.
Kanpaina honetan, Aterpeako dendetan erosketak eginez gero, sari zuzenak lortu daitezke.
Aterpea dendatan erosketak egiterakoan kupoiak banatuko dituzte. Kupoi hauek “Urratu eta Irabazi” motatakoak dira eta antolatzaileek jakin arazi digutenez, sari zuzenak lortzeko aukera izango da, zozketarik gabekoak.
Kanpaina berri hau martxan da dagoeneko eta azaroaren 30era arte egongo da.