Somatzen da alkatetzarako hauteskundeak laster izango direla, alderdi politikoak euren motorrak berotzen hasi baitira. Adibidez, Lasarte-Oriako alkateak duela aste batzuk idatzi zigun herritarroi gutun bat. Gutunaren goiko aldean alkatearen alderdi politikoaren irudia zegoen. Beherago Lasarte-Oriako armarria. Arraroa. Bi orrialde GAZTELANIA HUTSEAN, alkatearen sinadurarekin amaituz. Zer esan? No comment. Bai … Negargarria. Duela egun gutxi ere, alderdi sozialistak, berriro ere (ia) gaztelania hutsean Lasarte-Orian egiten ari diren "berriak" bidali zizkigun herritarroi. Euskeraz? ¿Para qué?
2011ko maiatzean dira udaletxerako hauteskundeak eta behingoz hainbat urtetan alkatea izandakoa ez da hautagai izango. Apirilerako, aste batzuk lehenago, oh … Udaletxe berria eta Okendoko ingurunea bukatuta izango omen da, epeak aurreratuz.
Aldiz, krisia gogor jotzen ari zaigula eta, urte askotako zerbitzu bat, haurren jangela adibidez, arazo ekonomikoak direla eta, badirudi ez duela bere gain hartuko udaletxeak hurrengo urtetik aurrera (dirudienez, Eusko Jaurlaritzak).
Andre Joakinako Haur Eskola eta Atsobakar Zahar Etxea ere, badirudi, hortxe-hortxe dabilela. Garai latzak darabilzkigu. Hurrengo urteko hauteskundeak erabakiorrak izango dira.
Beno, besterik ez ... Ah, bai!!! Nor izango da hurrengo alkatea orduan?