18 Radio Bahiak Ostadarreko Ohorezko Infantil mailako taldeari babesa eman dio

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 18a

Ostadar Kirol Fundazioko Ohorezko Infantil taldeak aurtengo denboraldian Radio Bahiaren izena darama kamisetetan.
Izan ere, Radio Bahiak 2010/11 denboraldian kirol elkarte honi ekonomikoki laguntzea erabaki du.
Lehen aldia da Radio Bahiak Ostadar K.F.ri babesa ematen diola. Hau gauzatzeko bi entitateek denboraldi baterako hitzarmena sinatu dute.
Asun Fernández Bahia Irratiko ordezkariaren iritziz, laguntza honek gazteen artean kirola sustatzen ahalbidetuko du. "Instituzioen laguntzarik ez duen talde honek, gurea bezalako enpresei eta Ostadarren lanean ari direnei esker, gustuko duen kirola egin dezake. Ziur hauetako jokalariren bat, hemendik gutxira, Errealeko kamisetarekin jokatzen ikusten dugula," adierazi du.