Hitzarmen honi esker, Aterpeak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du.
Jesus Zaballos alkatearen hitzetan, “gure komertzioari eta herriari bizitza emateko beste pauso bat da hau”.
Beste puntuak
Gauzak honela, komertzioa dinamizatu eta herriaren bizi-kalitatea eta erakargarritasuna sustatuko duten negozio aukerak sortzeko, hainbat proiektu eta ekintza eramango dituzte aurrera bi erakundeek, esaterako Stock eta Saldoen azoka.
Era berean, foro iraunkorra sortuko da merkatarien eta Udalaren arteko harremana eta koordinazioa dinamizatzeko. Foro hau kanal egonkorra izango da eta lankidetza estuagoa, eraginkorragoa eta iraunkorra lortzea du helburu.
Honetaz gain, herriko merkataritzaren antolamendu eraginkor eta lehiakorra lortzea ere helburu du hitzarmen honek.
Eta herriko merkataritzaren egoerari buruzko azterlanak egin eta merkataritzan eragina duten ekonomia, hirigintza eta giza faktoreak identifikatzea ere hitzartu dute.