Emakumeak garaile Arrieskalleta Elkarteko Mus txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 19a

Arrieskalleta elkarteak bigarren Mus Txapelketa antolatu zuen, pasa den larunbatean, azaroaren 13an. Iaz hamar bikote animatu baziren ere, aurten hamasei bikotek hartu zuten parte lehian.
Finalera Kike eta Txutxik osatzen zuten bikotea Arantxa eta Axunen aurka aritu ziren eta emakumeek eraman zuten txapela. Hirugarren postua Josi eta Ana bikoteak eskuratu zuen Loiarte eta Rekondo, iazko irabazleak, garaitu ostean.
Giro ederrean jokatu zuten txapelketa eta gainera parte hartu zuten bikote guztiek eraman zuten oparitxoa etxera.