Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Orian bizi den Carlos Rosat flauta joleak parte hartu zuen ostiralean Danok kidek VI. Musika Topaketaren barruan antolatutako kontzertuan. Brigitarren komentuan hasteko Eduardo Berenzano gitarrajolearekin Carulli-ren Serenata eskaini zuen eta gero Pascal Arnaud biolajolearekin hirukotea osatuz, Molinoren Hirukotea Re Nagusian. Bi musikari italiar hauek Parisen bizi ziren eta ez ziren ondo konpontzen. Atsedenaldiaren ondoren, Matiegka musikagilearen Nocturno Op. 21. jo zuten hiruek.