Pertsonaia berri aipagarrienak Pupu eta Lore Pirritxen bi umetxo bikiak dira. (aurkezpenean Pupu eta Loreren erditzea erakutsi zuten eta Irrienlagunak.com webgunean ere ikus daiteke).
Pupu eta Lore jaioberriekin batera aurkeztu zituzten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek euren lagun berriak, Martinber gaztea, Marikalanbre zientzialaria, Amona Txinparta, Largabista jakintsua, Tiritatxo erizaina eta Lagun txakurra, besteak beste.
Sortu berria den Irria, 44 orrialdeko aldizkari mardul eta koloretsua da. Irudi asko diru, euskaraz argitaratuko da eta marrazkien bidez kontatutako istorioak, denborapasak eta beste hainbat eduki interesgarri ditu haurrentzat.
Web orrialde berria
www.irrienlagunak.com webean ikusi daiteke ostegunean banatzen hasi ziren Irria aldizkariaren 0 zenbakia.
Web orrialdean, bestalde, hainbat eduki izango dira, besteak beste bideoak ikusi ahal izango dira eta hilero proba bat gainditu beharko dute Klub-eko kideek, urte bukaeran opariak jaso ahal izateko.
Irrien lagun izateko webgunean eman dezakete izena haurrek gurasoen laguntzarekin. "0tik 100 urtera arteko umeei" zabalik dagoela esan zuten pailazoek aurkezpenean.
Aldizkaria jasotzeko harpidedun egin beharra dago: 40 euroren truke urtean 10 aldizkari jasoko ditu hiru hilabete hauetan harpidedun egiten denak.