Radio Bahiak Ostadarreko Ohorezko Infantil mailako taldeari babesa eman dio

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 21a

Ostadar Kirol Fundazioko Ohorezko Infantil taldeak aurtengo denboraldian Radio Bahiaren izena darama kamisetetan.
Izan ere, Radio Bahiak 2010/11 denboraldian kirol elkarte honi ekonomikoki laguntzea erabaki du.
Lehen aldia da Radio Bahiak Ostadar K.F.ri babesa ematen diola. Hau gauzatzeko bi entitateek denboraldi baterako hitzarmena sinatu dute.
Asun Fernández Bahia Irratiko ordezkariaren iritziz, laguntza honek gazteen artean kirola sustatzen ahalbidetuko du. "Instituzioen laguntzarik ez duen talde honek, gurea bezalako enpresei eta Ostadarren lanean ari direnei esker, gustuko duen kirola egin dezake. Ziur hauetako jokalariren bat, hemendik gutxira, Errealeko kamisetarekin jokatzen ikusten dugula," adierazi du.

Eskerrak babesleei

Kirol elkartekoek pozik agertu dira ere, "pozik gaude Irrati honek hartu duen erabakiarekin. Batez ere, kontutan izanda, ekonomikoki egoera zaila dela guztiontzat.”
“Aurten Radio Bahiaz gain, herriko beste hiru entitateen babesa jaso dugu futboleko atalean, Lasartearra Elkartea, Ges Aseguroak eta Bideo Lagunak eta eskertzekoa da gugan jarri duten konfiantza. Ezin dugu ahaztu, gurea bezalako elkartzeentzat ezinbestekoak direla entitate hauen babesa, burutu nahi dugun kirol egitasmoa gauzatu ahal izateko. Modu batera edo bestera, herriko beste enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinesteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik," adierazi dute Ostadarreko arduradunek.