Sarrerak asteazkenera arte salgai

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 22a

Larunbatean, azaroaren 27an, jaialdi handia eta paregabe batek izango du leku Goiegi jatetxean, Ttakun Sariak.
Hitzordua 20:30ean izango da jatetxean bertan eta afaldu ondoren hainbat ekitaldi prestatu dituzte, txalaparta, bertsoak edo antzerkia, baita sorpresa ugari ere.
Honetaz gain, omenaldia ere izango da. Ttakun kultur elkartea sortu baino lehen gure herrian euskararen alde lan asko egin zuen pertsona bat da omendua. Horregatik eta jaialdian jakingo diren beste hainbat arrazoiengatik, maratoiaren aita den Agus Mujika, Takolori Ttakun Saria emango zaio.
Afarira joan nahi dutenek txartelak eskuragarri dituzte Ttakun elkartean, Geltoki kalea 4 zenbakian, asteazkenera arte. Helduek 30 euro ordaindu behar dute txartela eta 16 urte bitartekoek, berriz, 17 euro.