[i]80 egunean[/i] filmaren zuzendariak Okendo Zinema taldeko saioan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 22a

Okendo zinema taldeak 80 egunean filma eskainiko du, ostegunean, Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan, 21:30etatik aurrera.
Okendo Zinema taldeko lagunek jakin arazi digutenez, emanaldi berezia izango da. Izan ere, nazioarteko zinema jaialdi ugarietan ikusi den film honetako zuzendariak, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, osteguneko saioan egongo baitira. Gauzak honela, pelikula ikusi ostean, haiekin solasaldia egingo dela aurreratu dituzte Okendo Zinema taldekoek.
Pelikula hau sentimenduetan dago oinarritua. Urte asko bananduta igaro ostean, zahartzaroan aurkitzen diren bi lagun minen, Axun eta Maiteren arteko harremana eta honek dituen ondorioak aurkezten dizkigu.
Animatu beraz eta hurbildu kultur etxera. Sarrerak 4,20 euro balio ditu.