Einstein handia kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 22a

Einstein zientzia gizon famatua ezagutzeko aukera izan zuten larunbat arratsaldean Kultur Etxean bildu ziren haur eta gurasoek. Ados Teatroak prestatu duen azken lanean gizon jakintsu eta pertsonai berezi honen bizitza eta nortasuna erakusten dira.
Eistein despistatu, atsegin eta ero xamarraren bizipen eta istorioekin ederki gozatu zuten antzerkia ikustera joan zirenek honek iraun zuen ordu betean.
Batetik bildutako haurren jakin mina asetzen asmatu zuen maila batean Einstein-en papera hartu zuen aktoreak, honen bizitzako pasadizoen bidez eta bestetik ikusleen barre algarak ere eragin zituen antzezlanaren une askotan. Beraz poz pozik atera ziren larunbat arratsaldea antzerkira joatea erabaki zuten txiki eta handiek. •