Irrien lagunak Klub berria, aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2010ko aza. 22a, 01:00
Irrien Lagunak Kluba aurkeztu zuten ostegunean, Katxiporreta pailazo taldeak, Berria egunkariak eta Elkar argitaletxeak. Euskara eta irria oinarri hartuta, “0 eta 100” urte arteko haurrak bilduko dituen klubak ikuspegi hezitzailea izango du. Irria aldizkaria, irrien lagunak.com webgunea eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen lagun berriak ere aurkeztu zituzten.