Egun hauetan Donostiako Kursaalean egiten ari diren San Sebastian Gastronomika jardunaldien barruan, hainbat ekitaldi egiten ari dira, horien artean, astelehenean, I. Parrillada lehiaketa burutu zen.
Espainiar Estatuko hainbat jatetxek parte hartu zuten honetan, baina saria Gipuzkoan geratu zen. Izan ere, Josean Eizmendi Donostiako Illarra jatetxeko jabeak eta Patxi Larrañaga herritarraren haragiak lortu baitzuten lehenengo saria.
Epaimahaiak eta ikusleek haragia, honen erretzea eta, batez ere, zaporea izan zuten kontuan haien bozkak ematerakoan, baita Larrañaga eta Eizmendik haragiari buruzko egindako aurkezpena ere.