Santa Zezilia eguna ospatu zuten atzo musikariek

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 23a

Igandean hasi zituen ospakizunak Alboka abesbatzak kontzertua eta bazkariarekin.
Atzo berriz, Santa Zezilia egunarekin Amalur taldeko trikitilari eta txistulariek kalejira egin zuten herriko kaleetan zehar, eguraldiak tartea eman baitzien horretarako. Jarraian, arratsaldeko 18:30ak aldera, Udal Musika eta Dantza Eskolako kideek emanaldi polita eskaini zuten kulturetxean. Zorionak musikariei!