25 Lazo txuria biolentziaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 25a

Atzo, genero indarkeriaren kontrako eguna izan zen eta lazo txuri bat irudikatu zuten Zentro Zibikoko emakumeek. Goizean, berriz, gosaria, Nosotras filma eta autoestimuari buruzko hitzaldia izan zuten.
Honetaz gain, Udalean, Villa Mirentxun eta Emakumeen Zentro Zibikoan EUDELek sustatutako indarkeriaren aurkako puntu moreak ikusi ziren.
Gaur ere ekintzak egingo dira. Zentro Zibikoko taldeen eskutik antzerkia egongo da, 19:30etan, eta eguna ondo amaitzeko, afaria Araetan.