Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika izan zen nagusi, astelehenean, Santa Zezilia egunean gure herrian. Jon Lasaren Amalur eskolako gaztetxoak izan ziren lehenak Lasarte-Oriako kaleak musikaz betetzen. Arratsaldeko 18:00etan kalejiran abiatu ziren. Ordu erdi beranduago, eta eguraldi txarrak eraginda, Lasarte-Oriako Musika eta Dantza eskolak kultur etxean egin zion merezitako omenaldia musikari. Ikuskizun paregabea eskaini zuten.