Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oria Bizilagunen Elkarteko Pintura eta marrazki eskolako saioetan lekuak daudela jakin arazi dute eskolako antolatzaileek. Asteazkenetan, 18:30tatik 20:30etara, 17 urtetik aurrerakoak doaz; ostiraletan, ordutegi berean, 7 eta 16 urte arteko gaztetxoak eta larunbatetan, berriz, 9:30etatik 11:30etara da saioa eta 10:30etatik 11:30etara txikienak, 3 urtetik 7rakoak, doaz. Marrazten ikasi nahi duenak izena emateko aukera du.