Bihar jakingo dira Literatura sarien irabazleen izenak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 26a

Lasarte-Oriako XXIV. Literatur Lehiaketako zein Haur eta Gazteen XXIII. Literatur Lehiaketako sariak banatuko dira bihar eguerdian Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Azpimarragarria da, herri honetako lehiaketak duen garrantzia, Estatu osoko lanak iritsi dira helduen lehiaketan parte hartzeko. Haurren txapelketaren kasuan, herriko 500 bat haurren lanak aurkeztu dira. Horietatik euskaraz idatzitakoak ia 260 izan dira eta gaztelaniaz, aldiz, 184.
Epaimahaiak zail izan du aurten ere erabakia hartzeko. Hala ere, adostasun batera iritsi eta bihar jakingo da, nortzuk izan diren aurtengo sarituak.
Saribanaketa honetan, gainera, Musika eskolako gitarra ikasleak egongo dira, poesia irabazleen irakurketa musikaz laguntzen.