Bihar gauean, Goiegi jatetxean egingo den ekitaldian Agus Mujika, Takolori Ttakun Saria emango zaio.
Izan ere, Mujikak Ttakun kultur elkartea sortu baino lehen gure herrian euskararen alde lan asko egin zuen. “Maratoiaren aita da eta honetan ia edizio guztietan parte hartu du. Lasarte-Oriako euskara taldearen bultzatzaileetariko bat da, herriko pailazoen sortzaile, baita euskal girotze barnetegien sustatzaileetariko bat ere” azaldu digute Ttakun sariko antolatzaileek.
Hitzordua bihar 20:30ean izango da Goiegi jatetxean. Bapo afaldu ostean, hainbat ekitaldi prestatu dira omenaldia girotzeko, txalaparta, bertsoak edo antzerkia, baina sorpresa ugari ere egongo dela azaldu digute antolatzaileek.