Ekitaldia Jose Mª Milagro-Artiedak idatzitako Alcanzar el sentido eta Axier Arteaga Garaialderen Txantxangorria poesia irabazleen irakurketarekin hasi zen.
Ondoren, Haur eta gazteen XXIII. literatur lehiaketako sari banaketari ekin zioten.
2001. urtean edo ondoren jaiotakoen mailan, euskaraz Nahia Arruti Berrio-Otxoa lortu zuen garaipena Muharen istorioa idazlanarekin; gaztelerazkoan, berriz, Borja Moralejo Tobajas El planeta en apuros obrari esker.
1998, 1999 eta 2000 urtetan jaiotakoen artean, Julen Urruzola Oiangurenen Andoniren sandalia berriak obrak lortu zuen euskarazko idatziko sari gorena eta gaztelerazko idazlanean aldiz, Arbequina obrarekin Leire Chorro Holgado izan zen saritua.
Gazteen mailan, 1995, 1996 edo 1997 urtean jaiotakoen artean, Saioa Perez Cartek lortu zituen bi hizkuntzetako lehenengo postua, Basamortuetako maitasuna eta Desaparecida idazlanei esker. Maila honetan gainera, besteetan ez bezala, poesia saria eman zen, Axier Arteaga Garaialderen Txantxangorria lanak merezi izan zuen.
Helduetan lasarteoriatarrak
Lasarte-Oriako XXIV. Literatur lehiaketan euskarazko ipuin kategorian Axun Azurza Iraola lasarteoriatarrak eskuratu zuen lehenengo postua Zorioneko autobusa obrari esker.
Poesia arloan, Antonio Casado hernaniarra izan zen garailea Satorraren mendia idazlanari esker.
Erdarazko kategorian, berriz, ipuin sailean Mi serena tristeza lanak Miguel Sanchez Robles murtziarrak saria eramatea ekarri zuen.
Lasarte-Oria Saria ere eskaini zen atal honetan, sariduna David Ares Rodriguez herritarra izan zen Moises el hombre congelado obraren bitartez.
Poesia sailean, ez ustekoa egon zen, bi irabazle izan baitira aurten, Alcala de Henareseko Jose Mª Milagro-Artieda Alcazar el sentido lanarekin eta Teselas, Tankas y Haikus en mi invierno lnak Mª Socorro Luis Fernandez pasaitarrari eman zion saria.
Hurrengo urtean, helduen lehiaketak mende laurdena beteko du, ea partehartzaile kopurua mantentzen den.