27 Texas Lasartearra taldeak errebantxa hartu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 27a

Larunbatean, I. Erregionaleko taldeen denbotaldiko bigarren buruz burukoa izan genuen. Lehenengoan, Ostadarrek 4 eta 3 irabazi bazuen ere, oraingoan, Texas Lasartearra izan da garaipena eskuratu duen taldea.
Partida borrokatua izan zen Michelingo zelaira hurbildu ziren herritarrek ikusi zutena.
Lehenengo zatian, Igor Berek zuzendutako Ostadarreko taldea aurreratu zen markagailuan.
Halabaina, Texas Lasartearra taldea ez zen atzera bota eta emaitzari buelta eman zioten Koldo Ageitosen mutilek, hiru puntuak eramanaz.