“Finala polita eta borrokatua izan zen”

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 29a

Azaroaren 5etik 7ra bitartean Donostiako Tenisean Gipuzkoako Padel Txapelketa jokatu zen. Asteburu horretan, emakumezkoen sailean bi herritar rek hartu zuten parte, Elizabet Iradik eta Eli Lorenzok.
Lagunak izan arren, oraingo honetan ez dute elkarrekin jokatu. Iradik Maider Juanikorenarekin jokatu zuen eta Eli Lorenzok Amaia Etxarrirekin.
Lehenengo bikotea izan zen azkenean garaipena eskuratu zuena “finala borrokatua izan zen, kostata lortu genuen garaipena” adierazi digu Elisabet Iradik.
Orotara 16 bikotek hartu dute parte, eta esan bezala garaipena Lasarte-Oriako Elizabet Iradik eskuratu du bere bikotearekin. Bigarren postua ere herrira etorri da Eli Lorenzoren eskutik.

Meritoak kentzen

Elizabet Iradi aurreko urtean txapeldun ordea geratu zen eta aurten txapela berea egin du, hala ere “ez dut txapelketa garrantzitsua bezala ikusten, nesken kategorian nibel gutxi baitago” adierazi digu. Gainera, “errealitate birtuala irudikatzen du titulu honek nik profesional ibilitako batekin jokatu nuen txapelketa” gaineratu digu.

Partida gogorra

Finala lagunen artean jokatu zen “oso polita izan zen eta borrokatua egia esan” dio Iradik. “Lehia biziko partida izan zen baina merezita irabazi zuen Elizabet bere bikotearekin” adierazi digu Lorenzok.
Hala ere, Iradik dio Lorenzo eta Etxarrik ez zutela ohiko jarrera izan partidan “normalean bikoteak desorekatuak direnean pilota guztiak txarrenari botatzen zaizkie, neri kasu honetan, horrela berarekin akabatzea lortzen duzulako, oso kirol krudela da, baina partidu honetan ez zuten egin” azaldu digu txapeldunak.
6-2 eta 6-0 izan ziren partidako emaitzak “emaitzak ez du adierazten partida gogorra izan zela, kostata irabazi genuen” argitu digu Iradik.

Lagunak etsai

Lagunak eta elkarrekin jokatzen badute txapelketa honetan etsai bihurtu ziren “hasieran elkarrekin jokatzea genuen pentsatzea baina azkenean ez” azaldu digu Lorenzok.
Padelean gainera, bikote batekin txapelketaren bat irabazi ezkero “hurrengo lehietan bikotez aldatu behar duzu” azaltzen digu Lorenzok. Behin eta berriro “bikote berrira ohitu behar zara eta bere xarma dauka, Elik aldiz ez dio alde hori ikusten” azaldu digu Eli Lorenzok.

Euskadin atzeratuak

Eli Lorenzo Euskal Herriko txapelketan ere aritu da, bigarren postua eskuratuz. Bere ustez, “jende gutxi ibiltzen da hemen, beste autonomia erkidegoetan gehiago mugitzen dira, sari politagoak eta lehia gehiago egoten da”.
Txapelketek ere gehiago irauten dute “eta bakoitza bere nibeleko jendearekin ibiltzen da, ez hemen bezala denak batera” gaineratu digu.

Tenisetik Padelera

Txapelketa honetan aurkari izandakoak elkarrekin hasi ziren padelean jokatzen. “Betidanik tenisean aritu gara eta padelaz hiz egiten entzun genuenean probatzeko jakin-mina sartu zitzaigun” azaldu digu Lorenzok.
“Eta oso entretenigarria eta erraza iruditu zitzaigun” gaineratu du Iradik. Padel munduan jokatu zuten lehenengo txapelketa Zarautzen izan zen “eta finalera iritsi ginen, han Las Elis bezala ezagutzera eman ginen” azaldu digute.

Padelaren abantailak

Padela tenis eta squash-aren nahasketa dela adierazi digute bi Eliek “teniseko jende asko pasatzen ari da erraza eta kuriosoa dela eta” azaldu digute. “Tenisean mailarik ez baduzu pelotak jasotzen ibiliko zara egun osoa, baina padela teknikoki errezagoa da, abilitate ezberdineko pertsonentzako egokia” jakinarazi digu Elisabet Iradik.
Hala ere “tenisean zu bakarrik zara bestearen kontra jokatzen duzuna, baina padelean bikotearekin jolastu, lagundu eta jarraitu behar duzu” azaldu digu Lorenzok.“Psikologikoki zailagoa da padela beraz” gaineratu digu padel jokalariak.

Padel pista noizko

Herrian padel pista eraikitzen ari dira “abendurako martxan egongo zela esan baziguten ere esperantza gutxi ditut” azaldu digu Eli Lorenzok LOKEk sortu berri duen Padel sekzioko irakasleak. Gero eta jende gehiago dabil kirol honetan “popularra bihurtu da eta herrian pista zabaltzean lasarteoriatar gehiago animatuko direla uste dut”. Momentuz “nirekin kontaktuan jarri direnak 20 urtetik gorakoak dira, baina umeak animatzea gustatuko litzaidake” Lorenzoren hitzetan.
Momentuz Ondarretako pistan entrenatzen dute, baina herrikoa irekitzean “bietan ibiliko naiz” dio Lorenzok.