Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeen Zentro Zibikoak genero indarkeriaren aurkako egunaren, azaroaren 25eko, ospakizunei jarraipena eman zieten, ostiralean. Lehenik, Reencuentros con nuestras cosas antzezlana eskaini zuten Manuel Lekuona kultur etxean. Umorea eta drama nahasten zituen lan honetan, Zentro Zibikoan eskaintzen diren aerobic, batuka, yoga, dantza, kantu, ipuin kontaketa eta antzerki taldeetako kideek batera parte hartu zuten. Honen ostean, ekintzei amaiera emateko, Araeta jatetxean herriko ehun emakume baino gehiago bildu ziren bapo giro onean afaltzeko.