Gure herrian hain data garrantzitsua ospatzeko, Kuadrillategi eta Gazte klubeko gazteek hainbat ekintza prestatu dituzte.
Argazki masiboa
Lehenik, 17:00etan, argazki masiboa atera nahi dute Andatza plazan.
Horregatik, antolatzaileek deialdia zabala egiten dute, “ez dira zertan gazteak izanbehar. Adin guztietara irekia dago, beraz, haur, gazte eta heldu guztiak daude gonbidatuak argazkian parte hartzera”.
Argazkian agertzeko baldintza bakarra koloretako aterki bat eramatea da. Ez ahaztu!
Ekitaldia Jalgin
Argazkia atera ostean, 18:00ak aldera, guztiak Jalgi kafe-antzokira hurbilduko dira.
Bertan ekitaldi berezia prestatu da. “Oraindik ezin dugu, asko zehaztu baina musikarekin zer ikusia izango du” aurreratu digute.
Beraz, Kuadrillategi eta Gazte Klubaren eskutik, ostiralean, Euskararen Eguna ospatzeko aukera izango da Lasarte-Orian.