29 Kultura sustatzeko hitzarmenak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko azaroaren 29a

Erketz Dantza taldea, Semblante Andaluz, Zero Sette akordeoi orkestra eta Alboka abesbatzak 2010eko hitzarmena sinatu zuten astelehenean Lasarte-Oriako Udalarekin.
Jesus Zaballos alkateak, Jone Altuna kultura batzorde burua eta Xabier Goitia kultura teknikaria talde kulturaleko ordezkariekin, Elias Goikouria Zero Sette akordeoi orkestratik, Antonio Pedraza Semblante Andaluz elkartetik eta Isabel Hernandez eta Isabel Torres Alboka Abesbatzatik, bildu zen hitzarmen-sinatzearen ekitaldia egiteko. Erketz Dantza taldeko ordezkaririk ezin izan zen ekitaldian egon.

Helburua

Kultura hedatzea eta sustatzea arloko hitzarmenak dira astelehenean sinatu ziren lau hauek.
Ondorioz, Lasarte-Oriako folklorea eta kultura musikala garatzea eta, Semblante Andaluzen kasuan, gure herrian Andaluzia Erkidegoko folklorezko eta musikazko tradizioak garatzea dute helburu batetik. Baina, era berean, taldeek gure herriaren kultura ordezkari eta erakusle izatea ere aurreikusten da hitzarmen hauetan.
Honetarako, Lasarte-Oriako Udalak 15.000 bat eurotako laguntza emango du era honetara banatuta: Erketz Dantza taldeak 2.705 euro izango ditu; Semblante Andaluz taldeak, 2.988 euro; Zero Sette akordeoi orkestrak, 2.989 euro eta, azkenik, Alboka abesbatzak, 6.182 euro.