02 Kalitatezko pintxoak eta euskara

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 2a

Euskararen egunari aurre hartuz, atzo, Muntteri-AEK euskaltegiak era paregabean ospatu zuen egun seinalatu hau, ikasleen arteko pintxo lehiaketa.
Bi txandatan, goiza eta arratsaldea, euskara ikastera doazen ikasleak euren artean lehiatu ziren txapelketako garaile izendatzeko.
Bete beharreko baldintza pintxoak perretxikoa, urdaiazpikoa eta piperrak izatea zen.
Euskara ikasleak sukaldari trebeak direla argi eta garbi erakutsi zuten. Urtetik urtera maila handiagoa eta pintxo landuagoak ikusten dira.

Pintxo irabazleak

Goizeko txandan, Tipularen nana pintxoak lortu zuen zapore goxoenaren saria. Abenduko Eztia pintxoak aurkezpen hoberenaren saria jaso zuen. Bi pintxo hauek talde berak prestatutakoa ziren. Eta azkenik, izenaren originaltasunaren saria Pintxo Totalarentzat izan zen.
Arratsaldeko pintxoen artean zapore goxoenaren saria, Ustekabeko meta pintxoak lortu zuen. Aurkezpenaren sariari dagokionez, Pasio-Lore pintxoarentzat izan zen ohorea. Eta Ahamen gazi gozo bat izan zen izen originalaren saria eraman zuena.