Independentziaren aldeko Lip Dub erraldoia Durangon

Txintxarri 2010eko abenduaren 3a

Hurrengo abenduaren 6an Durangon lip dub erraldoi bat egingo da independentzia aldarrikatzeko asmoz. Berau alaia, jendetsua, aldarrikatzailea eta partehartzailea izango delarik.
Ibilbideak gutxi gora behera 400 metro izango ditu, eta eguerdi aldera azoka inguruan grabatuko da. Antolatzaileek hurrengo ideia hauek dituzte buruan eta horretarako jendearen parte hartze zabala nahitaezkoa izan beharko du:
- Ikurrina handi bat eramango duten pertsonak
- Folklore eta ihauterietako pertsonaiak. Dantza taldeak, mozorro ikusgarriak.
- Bengala berdeak eramango dituen jendea
- Grafiti berde bat margotuko duten grafitilariak
- Eskalatu eta pankarta bat bota dezaketen pertsonak
- Antzerki taldeak, ahal bada pertsonaia handiekin.
- Munduko herrien banderekin agertuko den jendea.
- Ezpata-dantza edo arku baten antzeko dantzak egingo dituen talde bat
- Agintariena dantzatzeko prest dagoen dantza-talde bat
- Dragoi txinatar baten itxura hartuko duen talde bat
- Euskal Herriko Selekzioaren alde jantziko den hamaikako talde bat.
- Sokatiralariak.
- Beste herri kirol batzuk: harri-zulaketa, fardo altxaketa.
- Txirrindulariak, surflariak. afizioa dagoen edozein kirolek balio dezake
Durangoko ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo web orrialdean aurkitu dezakezue: http://lipdub.euskalherrian.info
Bestalde, Kataluinian ere independentziaren aldeko lip dub-a egin zuten eta oso polita atera zitzaien. Interneten ikusgai dago hurrengo web orrialdean: http://www.youtube.com/watch?v=muTMLuGWrp8
Independentziaren aldeko ekimen hau, espainiarren konstituzio egunean egingo da. Hain zuzen, besteren artean, Euskal Herria aske izateko eskubidea ukatzen duen norma egin zen eguna ospatzen dute espainiarrek.
Horregatik, Bai Euskal Herriarik inposaturiko egutegia salatu eta gure jai egunak aldarrikatu eta abian jartzeko asmoa daukagu. Beraz, espainiar konstituzioaren egunean ez dugu ezer ospatzerik. Alabaina, abenduak 3 euskararen eguna, 1949an ospatu zen lehenengoz eta bestalde Nafarroaren eguna bezala ere ezagutzen da. Batetik zein bestetik euskal herritarrontzat jai garrantzitsua delarik. Egin dezagun bada, gure euskal egutegi propioa!

Bai Euskal Herriari taldea