Jesus Zaballos alkateak, Jone Altuna kultura batzorde burua eta Xabier Goitia kultura teknikaria talde kulturaleko ordezkariekin, Elias Goikouria Zero Sette akordeoi orkestratik, Antonio Pedraza Semblante Andaluz elkartetik eta Isabel Hernandez eta Isabel Torres Alboka Abesbatzatik, bildu zen hitzarmen-sinatzearen ekitaldia egiteko. Erketz Dantza taldeko ordezkaririk ezin izan zen ekitaldian egon.
Helburua
Kultura hedatzea eta sustatzea arloko hitzarmenak dira astelehenean sinatu ziren lau hauek.
Ondorioz, Lasarte-Oriako folklorea eta kultura musikala garatzea eta, Semblante Andaluzen kasuan, gure herrian Andaluzia Erkidegoko folklorezko eta musikazko tradizioak garatzea dute helburu batetik. Baina, era berean, taldeek gure herriaren kultura ordezkari eta erakusle izatea ere aurreikusten da hitzarmen hauetan.
Honetarako, Lasarte-Oriako Udalak 15.000 bat eurotako laguntza emango du era honetara banatuta: Erketz Dantza taldeak 2.705 euro izango ditu; Semblante Andaluz taldeak, 2.988 euro; Zero Sette akordeoi orkestrak, 2.989 euro eta, azkenik, Alboka abesbatzak, 6.182 euro.
Ekitaldiak eta aholkua
Laguntza honen truke talde kulturalek hainbat puntu bete behar dituzte.
Erketz Dantza taldeak, esate baterako, urteroko tradiziozko ospakizunetan parte hartu behar du, hau da, udako solstizioa eta San Pedro jaietan. Honetaz gain, Udalari aholku emango dio folklore egitarauan.
Zero Sette akordeoi orkestrari dagokionez, urtean bi emanaldi egin behar ditu; Lasarte-Oriako Udalarekin ados jarrita beste akordeoi orkestra kontzertu bat antolatzeko konpromezua hartzen du, honekin elkartrukea egiteko aukera izango duelarik eta akordeoi jaialdia antolatuko du.
Bestetik, Semblante Andaluz elkarteko taldeek urtean bi emanaldi eskainiko dituzte; elkarteak Rocioko Ama Birjinaren erromeria eta urtean zehar egindako jardueren eta Andaluziako Erkidegoan egiten ari diren kultur jardueren erakusgarri den kultur astea antolatu behar ditu eta era berean, dantzaren eta folklorearen egitarauan elkarte eta Udalaren arteko lankidetza emango da.
Azkenik, Alboka abesbatzak urtean bi emanaldi eskaini behar ditu eta Udalak eta abesbatzak horietako xehetasunak adostuko dituztela sinatzen da hitzarmenean. Hala ere, salbuespen bezala, San Pedrotako kontzertua Brigitar Amen komentuan dela adierazten da. Honetaz gain, Alboka txiki abesbatzaren garapenaz arduratuko da, honen kontzertuak sustatuko ditu, baita egon daitezkeen haur abesbatza gonbidatuenak ere. Era berean, Alboka abesbatzak bere gain hartuko du beste abesbatza gonbidatu batzuek Lasarte-Orian eskainiko dituzten kontzertuak antolatzea eta hauekin trukeak egin ahalko ditu. Eta Erketzen antzera, Udalari aholku emango dio koru-musikaren egitarau gaietan.