Lasarte-Oria Bizilagunen Elkarteko Pintura eta marrazki eskolarik ez da egongo abenduko jai egunetan, hau da, abenduaren 6, 8, 24, 25 eta 31n kultur etxea itxita egongo delako. Urtarrilaren batean ere ez da saiorik egingo.
Era berean, saioetan lekuak daudela gogora arazi dute eskolako antolatzaileek. Asteazkenetan, 18:30etik 20:30era, 17 urtetik aurrerakoak doaz; ostiraletan, ordutegi berean, 7 eta 16 urte arteko gaztetxoak eta larunbatetan, berriz, 9:30etatik 11:30etara da saioa eta 10:30etatik 11:30etara txikienak, 3 urtetik 7rakoak, doaz.
Marrazten ikasi nahi duenak izena emateko aukera du egun horietan.