Argazki masiboa eta kontzertua Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 3a

Urtero legez, gaur, Euskararen Eguna da. Gure herrian Kuadrillategi eta Gazte klubeko gazteek hainbat ekintza prestatu dituzte ospatzeko.
Argazki masiboa aterako dute Andatza plazan, 17:00etan. Nahiz eta gazteek antolatutako gauza izan, adin guztietara irekia dagoela gogora arazten dute. Ez ahaztu koloretako aterki bat eraman behar dela.
Argazkia atera ostean, 18:00ak aldera, gazteak Jalgi kafe-antzokira hurbilduko dira. Bertan, Itzartu taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.