Herri eskola Konstituzio egunean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 3a

Hispanitatearen egunean, urriaren 12an egin zen bezala, Ikasle abertzaleak Konstituzio egunean Herri Eskola antolatu du Landaberri DBHn.
Era honetara, euskal ikasleek egun horretan ezer ospatzeko ez dutela adierazteko, normaltasunez, klasera joango dira goizez. Lehenengo orduan, 10:30ean, hitzaldia izango dute; 11:00etan, olinpiadak izango dituzte; 12:30ean, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa egongo da eta 13:00etan, Ikasle abertzaleen aurkezpena egingo da.