Partida borrokatua izan zen Michelingo zelaira hurbildu ziren herritarrek ikusi zutena.
Lehenengo zatian, Igor Berek zuzendutako Ostadarreko taldea aurreratu zen markagailuan.
Halabaina, Texas Lasartearra taldea ez zen atzera bota eta emaitzari buelta eman zioten Koldo Ageitosen mutilek, hiru puntuak eramanaz.
Igoerari begira
Aste honetako jardunaldia kontuan izanik, hiru partida falta dira herriko I. Erregionaleko taldeek lehenengo fasea amaitzeko eta hauen taldeko lehenengo lauek lortuko dute igoera faserako txartela.
Egun Ostadar hirugarren postuan dago 19 punturekin eta Texas Lasartearra bosgarrena da, 12 punturekin. Beraz, bi taldeek aukerak dituzte, beti ere, geratzen zaien partidetan lan ona egiten badute.