Abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 7a arte,goizeko 9:00etatik 13:30ak arte, ipuinetan murgiltzeko aukera izango dute 2002. eta 2008. urte bitartean jaiotako haurrek.
Ipuinak ezagutzen
Abenduaren 22an, Hiru txerritxoen jolasak iritsiko dira Amaraun Ludotekara, baita Heidiren istorioak, Mari Domingi eta Olentzero ere. Eguberri egunean ez da txokorik egongo, eta abenduaren 27an berriro txokolatezko etxearen misterioak ezagutuko dituzte. Hortik aurrera, Artzai gezurtiaren txantxak entzun, Teo hockey egiten, Gepetoren jostailuen tailerra eta urteko azken egunean, Bremengo musikariak iritsiko dira ludotekara.
Urte berria ospatu eta egun pare bat deskantsatu ostean, urtarrilaren 3an, Wally-ren bila abiatuko dira etxeko txikienak, Xagu kaskarinaren gomendioak entzungo dituzte eta Antxumeak dantzan ikusiko dituzte. Errege egunean, urtarrilak 6an, berriz, Amaraun Ludoteka itxia egongo da. Eta 7an, txoko hauetako azken egunean ipuin kontalariaren txanda izango da.
Izena ematea
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, hiru inskripzio mota daude Batetik, abenduaren 22 eta 31a bitartean; bestetik, abenduaren 27tik 31ra gehi urtarrilaren 2, 3 eta 5a, eta azkenik, gabon guztiak batzen dituena. Lehen bi aukerek 64 eurotako balio dute; azkenak, 88 euro.
Izena ematea Amaraun Ludotekan edo Ttakun kultur elkartean egin daiteke abenduaren 17a baino lehen.