Bi txandatan, goiza eta arratsaldea, euskara ikastera doazen ikasleak euren artean lehiatu ziren txapelketako garaile izendatzeko.
Bete beharreko baldintza pintxoak perretxikoa, urdaiazpikoa eta piperrak izatea zen.
Euskara ikasleak sukaldari trebeak direla argi eta garbi erakutsi zuten. Urtetik urtera maila handiagoa eta pintxo landuagoak ikusten dira.
Epaileek zailtasunak
Goizeko lehiaketan, Txapela Buruan, Korrikalaria, Abenduko eztia, Tipularen nana, Pintxo Totala eta Estropadak pintxoak lehiatu ziren, pintxo goxoenaren, aurkezpen onenaren eta izen originalenaren saria eskuratzeko.
Sei pintxo hauen artean irabazleak aukeratzeko zailtasunak izan zituzten Iñaki Taberna, Ttakun eta euskaltegiko ordezkariek.
Sariak banatu baino lehen adierazitako hitzetan, pintxoen kalitate handia zen eta hau puntuak emateko orduan kontuan izan zutela azpimarratu zuten.
Arratsaldean, berriz, Ustekabeko meta, Ahamen gazi gozo bat, Pasio-Lore, Baso xarmandu ihintza, Mendia itsasoaren bila eta Ahaztuen opiltxoa izan ziren.
Epaimahaian Iñaki Tabernako sukaldaria, Solaskide egitasmoko partaide bat eta euskaltegiko lagunen esku egon zen eta hauek ere ez zuten lan samurra izan garaileak erabakitzeko.
Giro ederrean bi txandetako ikasleek euskaraz hitz egin eta pintxo desberdinak probatzeko aukera izan zuten epaileek bere lana egiten zuten bitartean.
Pintxo irabazleak
Goizeko txandan, Tipularen nana pintxoak lortu zuen zapore goxoenaren saria. Abenduko Eztia pintxoak aurkezpen hoberenaren saria jaso zuen. Bi pintxo hauek talde berak prestatutakoa ziren. Eta azkenik, izenaren originaltasunaren saria Pintxo Totalarentzat izan zen.
Arratsaldeko pintxoen artean zapore goxoenaren saria, Ustekabeko meta pintxoak lortu zuen. Aurkezpenaren sariari dagokionez, Pasio-Lore pintxoarentzat izan zen ohorea. Eta Ahamen gazi gozo bat izan zen izen originalaren saria eraman zuena.