Lasarte-Oria aldizkaria
Abenduaren 3an, ostirala, Udalak Lasarte-Oria aldizkariarekin kultura sustatzeko hitzarmena sinatu zuen.
Honen bitartez, 600 eurotako laguntza emango dio Udalak urtean bi aldizkari argitaratzeko.
Hauetan, Lasarte-Oriaren historiari buruzko ikerketak eta jarduerak bultzatuko ditu aldizkariak eta horretarako, ikerketa historikoen lehiaketa egingo da.
Sinaketa honetan, Ketxus Marcos Lasarte-Oria aldizkariko ordezkariak hurrengo zenbakia 25. urteurrenekoa dela azpimarratu zuen.
Bi hitzarmen berri
Gizarte Zerbitzuetako sailarekin lan egiten duten Odol-emaile, Arantzazuko Amaren parrokia, Nagusilan, Berpiztu eta Clara Campoamor elkarteek ere hitzarmen sinaketa izan zuten lehengo ostegunean, abenduaren 9an.
Gizarte Zerbitzuetako buru den Lourdes Acevedoren hitzetan, “elkartasunaren erakusle dira talde hauek, zeren truke lan egiten dute eta hauek gabe Udalak ezingo luke lan egin.”
Gauzak honela, lehenengo aldia da, Lasarte-Oriako Udalak Clara Campoamor elkartearekin hitzarmena egiten duela.
Gipuzkoako bulegoa Emakumeen Zentro Zibikoan du elkarte honek eta honetatik genero biolentzia pairatzen duten biktimekin lan egiten du. Gure herriko emakumeekin lan egin ahal dezaten 1.000 eurotako laguntza izango du.
Era berean, Udalak Berpiztu elkarterekin sinatu duen 2.969,58 eurotako hitzarmena ere berria da.
Honen bitartez, elikagaien banaketarako eta informazioa emateko puntu finkoa izango du Lasarte-Oriak. Hau, Gipuzkoan elkarteak duen hirugarrena eta errekurtso ekonomiko urriak dituzten pertsonei elikagaiak banatu eta hauek beharrezkoak dituzten zerbitzuak ezagutzera ematea du helburu.
Bestalde, Nagusilan elkarteak jasoko duen 1500 eurotako diru laguntza dago. Honek, pertsona adinduentzako borondatezko lana sustatzen du: hauen etxeetara Atsobakarreko egoitzara eta erresidentziara bisitak egiten dituzte.
Arantzazuko Ama parrokiako hitzarmenean, 1470 euro, berriz, gazteen borondatezko lana sustatzea eta gazteen eskola laguntza zerbitzua egitea adosten da.
Eta hauetaz gain, herriko odol emaileen elkartea dugu, 2388 eurotako laguntzarekin.
Erregeen Kabalgata
Azkenik, 2011. urteko lehenengo hitzarmena dugu Kabalgatarena. Sortu berri den MEGABA elkarteak antolatuko du Erregeen Kabalgata eta horretarako, 4.520,35 eurotako laguntza emango dio Udalak.