03_Gazteek euskararen eguna gozatu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 3a

Euriari aurre eginez, herriko gaztetxoek argazkia atera zuten Andatza plazan

Euskararen eguna ospatzeko, abenduaren 3an, Gazte Klubeko eta Kuadrillategiko gazteek gonbidatuta argazki masiboa atera zen Andatza plazan.
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, haur eta gaztetxoak, neskak batez ere, umorez eta gogoz azaldu ziren Andatza plazara haien aterki koloretsuekin.
Begiraleen hitzak jarraituz, argazki dinamiko eta dibertigarriak atera zituzten, hala nola, aterkiak airera botata, korrika egiten edo aterkiaren atzean ezkutatuta.

Kontzertua eta lehiaketa

Baina hau ez zen ospakizunetako ekintza bakarra izan. Izan ere, argazkiaren ostean, guztiak Itzartu herriko taldeak Jalgi kafe-antzokian eskaini zuen kontzertura hurbildu ziren.
Bertan, gazte guztiek argazkian izandako hotza alde batera utzi eta taldeak abestutako doinuak dantzatuz eta kantatuz ederki gozatu zuten.
Itzarturen saioaren ostean, aterkien desfilea, zozketa eta tortila dastatzea egin zuten.