Eguraldiari aurre eginez Euskararen aldeko argazkia atera zen atzo

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 4a

Atzo, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzeko Gazte Klubeko eta Kuadrillategiko gazteek gonbidatuta, beraiek eta animatu ziren herritarrek argazki masiboa atera zuten Andatza plazan. Eguraldiak ez bazuen batere lagundu ere, jendea umorez eta gogoz azaldu zen Andatza plazara.
Argazki masiboa atera ondoren, Itzartu taldeak kontzertua eskaini zuen Jalgin. Bertara hurbildutako gazte guztiek ederki gozatu zuten dantzatuz eta kantatuz.