Eta Tira eta Tunba
Joseba Tapiak bere lan berria abenduaren 6an aurkeztuko du Ahotsenea aretoan. Arratsaldeko 18:00etan, Eta Tira eta Tunba diska berriko abestiak aurkeztuko ditu. Diska hau Zakurraren biolina argitaletxearen eskutik iritsiko zaigu merkatura.
Irrien Lagunak kluba
Pailazoak ere ezin dute huts egin abenduko zubian egiten den hitzordura. Aurten gainera, sortu berri duten Irrien Lagunak klubeko aurkezpena egingo dute abenduaren 4an eguerdiko 12:30etan.
Honetaz gain, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek disko berria aurkeztuko digute abenduaren 6an arratsaldeko 16:00etan Ahotsenea aretoan. Ongi etorri Pupu eta Lore diska iritsiko zaigu herriko pailazoen eskutik.
Irrien lagunak DVDak eta Ongi etorri Pupu eta Lore diskoak Katxiporreta argitaletxeei esker ikusi dute argia.
Cano bi bider
Blade of Light eta Ojo y medio izenburua duten liburuak aurkeztuko ditu aurtengo edizioko azokan Harkaitz Canok. Lasarteoriatarraren bi obra berri hauek salgai izango dira Durangoko 45. Liburu eta Diska Azokan.
Blade Of Light obra University of Nevada Press-i esker argitaratu du eta Ojo y medio liburua Meettok argitaletxeari esker.
Biladi Hadi
Arramazka taldea ere aurkituko dugu Durangoko azokan. Asakapenaren Biladi Hadi proiektua aurkeztuko dute abenduaren 8an arratsaldeko 15:30etan Ahotsenea aretoan.
Arramazkak Rim Banna abeslariak eta DAM talde palestiarrak elkarlanean egindako Mikel Laboaren Gure hitzak abestiaren bertsioaren aurkezpenean abestia eskainiko dute.
Ez galdu aukera
Herriko artistez gain editorialak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragile ugarik parte hartuko dute Azokan. Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan aurkitu daitezke-.