Aurreko urteetan bezala, Eguberriari buruz ikuspuntu ezberdinetik hitz egingo da. Aurtengo edizioan, gai nagusiak Eguberritako apaingarriak eta sukaldaritza badira ere, hitzaldi oso interesgarria eskainiko da. Diabetea izango da gaia, izan ere antolatzaileen adierazpenetan biztanlegoaren artean, diabetiko kopurua handitzen doa.
Egitaraua
Lehenengo saioa 19:30ean izango da Ormazabal Loradendako lagunek emango dute: Eguberrietan etxe apaintzeko ideiak emango dituzte.
Asteazkenean 19:00etan, berriz, Jose Ramon Garzarain Lurra XXI jatetxeko sukaldariak Eguberrietarako menu bat eskainiko du.
Azkeneko egunean berriz, abenduaren 16an, Ziortza Marzan dietista eta diabeteko hezitzaileak diabetea duten pertsonei zuzendutako aholkuak emango ditu, zer eta nola jan dezaketen Gabonetan. Baina ez da diabetea duten pertsonei buruz bakarrik jardungo, izan ere, edonoren osasunentzat kaltegarriak bihurtu daitezkeen osagaiak ere erakutsiko ditu.