Zigorrak altzariak dagokion egunean ateratzen ez dituenari

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 11

Altzariak eta tresnak dagokion egunean eta orduan botatzen ez dituzten herritarrak daude Lasarte-Orian. Zerbitzu Publikoetako presidentea den Martin Morenok azaldu duen moduan, ohikoa da joera hau gure herrian, baita kartoia, botilak eta zabor poltsak kontainerretatik kanpo ikustea ere.
Gauzak honela, Udaleko garbitasuna mantentzeko altzairuak uzteko dauden puntu gatazkatsuenak zuzenago behatuko dituztela jakin arazi du Martin Morenok eta ezarritakoa betetzen ez duten herritarrek zigor gogorra jasoko dutela ere aurreratu du.
Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak gogoratzen du, altzariak ateratzeko eguna asteazkena dela, 20:00etatik aurrera, osteguna jai eguna den kasuetan izan ezik. Orduan, astearte gauetan atera beharko dira, aipatutako ordu berean.
Honetaz gain, Zerbitzu Publikoetako sailetik azpimarratu dute, berriro ere, lurrazpiko kontainerrak dauden lekuetan zaborra ez dela lehengo Z puntuetan edo kontainerren ondoan utzi behar.
Zerbitzu Publikoetako saileko presidentearen hitzetan, "herritar guztien lankidetza espero dugu elkarbizitza gizalegezkoagoa lortzeko.