Baina hauetaz gain, herria girotzeko argiteria, Gabonetako haur parkea eta Erregeen Kabalgata ere egongo dira.
Ekimen hauen guztien aurkezpena egin zuen lehengo astean Jesus Mari Zaballos alkateak.
Argiteria
Honetan, gure herriko kaleak alaituko dituen argiteria abenduaren 18an martxan jarri eta urtarrilaren 6an kenduko dela azaldu zuen alkateak.
Gabonetako argiteria Lasarte-Oriako zeharkatzen duen ardatz nagusian izango da, hau da, Atsobakarreko ingurubidetik hasi eta Kotxeraseko ingurubidera.
Alkateak aipatu zuenez, ingurubideetan elur malutak eta oreinak egongo dira aurreko urteetan bezala. Baina “kaleetan argiteri berria izango da. Hauek hiru arku dira led-ez, kontsumo baxuko argiez osatuak eta keinuak ere egingo dituzte.
Honek guztiak, 27.500 eurotako aurrekontua du, “iazko kopuru bera mantendu dugu horrela,” azaldu zuen alkateak.
Honetaz gain, Udalean iaz egon ziren apaingarriak koroak eta lakioak egongo direla ere aurreratu zuen.
Gabonetako Haur Parkea
Gabonetako Haur parkearen berri ere eman zuen herriko alkateak.
Urtero legez, Michelingo frontoian izango du leku, baina aurten “egun gutxiago izango dira abenduaren 22tik 31era. Abenduaren 24an eta abenduaren 31an goizez bakarrik eta Eguberri egunean itxita egongo da”
Ordutegiari dagokionez, goizeko 11:30etatik 14:15era eta arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango da irekia.
Animagic enpresak kudeatuko du aurten ere Gabonetako haur parkea eta ludoteka, eszenatokia, kontsolak, puzgarriak, tailerrak, rokodromoa eta zezen mekanikoa izango dira honetan.
Sarrerak euro bateko balioa izango du eta lortutako dirua Juanjo Marante GKEarentzat izango dela jakin arazi zuen alkateak. Erakunde hori ere parkean egongo den tabernaren kargu egongo da.
Alkateak azaldu zuenez, ekintza ugari egongo dira haur parkean.
Honela, Olentzero egongo da irekiera egunetik 24ra eta haurren eskutitzak hartzeaz gain, opariak emango dizkie hurbiltzen direnei; abenduaren 23an, haur eta gaztetxoentzako dantzaldia egongo da txanogorritxu rock taldearen eskutik arratsaldeko 18:00etan; abenduaren 28an, berriz, Sun magoaren saioa egongo da; abenduaren 30ean, Txintxo eta Txintxeta pailazoekin barrez lehertuko dira haurrak eta 31ean, umeentzako kotilioia egongo da.
Aurreko urteetako ilarak ekiditeko, txandak ezarriko direla azaldu zuen alkateak, “bi ordutakoak izango dira eta honela bina txanda egongo da, bai goizean, baita arratsaldean ere. Jende kopurura, 350 pertsonara iristean, ezingo da gehiago sartu eta hurrengo txandara arte itxaron beharko dute.”
Era berean alkateak jakin arazi zuenez, ez da abenduaren 31ean helduentzako dantzaldirik egongo.
Erregeen Kabalgata
Eta urtarrilaren 5ean, ohitura den legez, Erregeen kabalgata izango da Lasarte-Orian.
Arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira erregeak herrira eta Zaballosek adierazi zuenez, “MEGABA elkarte berriak, ibilbide zaharra eskuratu nahi du.” Era honetara, Kale Nagusiko bidea egiteaz gain, Pablo Mutiozabal, Iñigo de Loyola eta Geltoki kaleetan barrena ibiliko dira ekialdetik datozen erregeak.
Goizean, berriz, erregeek Atsobakar zaharren egoitzara bisita egingo dute eta haien laguntzaileek herriko erdialdean tailerrak egin eta erregeentzako haurrek dituzten eskutitzak bilduko dituzte.