Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, haur eta gaztetxoak, neskak batez ere, umorez eta gogoz azaldu ziren Andatza plazara haien aterki koloretsuekin.
Begiraleen hitzak jarraituz, argazki dinamiko eta dibertigarriak atera zituzten, hala nola, aterkiak airera botata, korrika egiten edo aterkiaren atzean ezkutatuta.
Kontzertua eta lehiaketa
Baina hau ez zen ospakizunetako ekintza bakarra izan. Izan ere, argazkiaren ostean, guztiak Itzartu herriko taldeak Jalgi kafe-antzokian eskaini zuen kontzertura hurbildu ziren.
Bertan, gazte guztiek argazkian izandako hotza alde batera utzi eta taldeak abestutako doinuak dantzatuz eta kantatuz ederki gozatu zuten.
Itzarturen saioaren ostean, aterkien desfilea, zozketa eta tortila dastatzea egin zuten.