Errausketaren Aurkako Koordinakundeak Donostiako PSE salatu du

Txintxarri 2010eko abenduaren 13a

Donostiako Administrazioarekiko auzietarako 3. epaitegiaren kautelazko etenaldiaren aurrean, Hernaniko atez-ateko zabor bilketa partzialki etetea behartuko lukeena, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Donostiako Udaleko PSE salatu nahi du, denuntzia hori sustatu duelako.
Gogora dezagun, PSE Odon Elorza buru zuela eta Denis Itxaso bigarren, 2007an hiriko alkatetza lortu zuela, PNV, PP eta EAri erraustegiaren errua botatzen zien programa elektoral batekin. Programa honen helburu nagusia murriztu, berrerabili eta birziklatzea zen, eta etxeetan birziklatu beharreko hondakinen kopurua %31tik %50era igo nahi zuten.
Legeladiaren amaieran gaude eta PSE errausketaren babesle da, hauteskundetan agindutakoa bete gabe (2007tik birziklatutakoaren kopurua %1a igo da). Eta gainera Denis Itxasok ezereztatu egin nahi ditu Hernani, Oiartzun eta Usurbilen ukaezin diren lortutako emaitzak, atez-ateko bilketaren ondoren, %80ko birziklapena lortu dutenak eta FCC bezalako enpresa handi baten interesen alde ari da, kontrataren baldintzak berriro negoziatu beharrean.
Garbi geratzen da PSEen interesak, zaborrak kudeatzen dituzten enpresa handiek eta Zubietako planta eraikitzeko ardura duten eraikuntza-enpresek dituzten berberak direla. Krisi garaian PSEk ez du zalantzarik langabeen, pentsiodunen edo langileen eskubideak murrizteko garaian, baina prest dago 400 milioi euro gastatzeko izugarrizko lehengai (papera, plastikoa, materia organikoa, e.a.) pila suntsituko duen erraustegi batean, energia pixka bat eta gai kutsagarrien (CO2, NO2, metal astunak, dioxinak, furanoak, e.a.) kopuru garrantzitsu bat sortzeko planetaren eta gure osasuna oraindik eta gehiago kaltetuko dutenak.
Hobe lukete Odonek eta Denisek, errausketaren aurka dauden Asturiaseko bere partiduko kideei begiratuko baliete, baita ere PSCko hainbat alkateei, azken urteotan beraien herritan atez-ateko bilketa martxan jarri dutenei.

Erredakzioan itzulia

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundea