Aurreko edizioetan bezala, Eguberriei buruz ikuspuntu ezberdinetik hitz egingo da.
Honela, jardunaldien gai nagusiak Eguberrietako apaingarriak eta sukaldaritza badira ere, aurtengo edizioan, hitzaldi interesgarria bat ere eskainiko dela jakin arazi dute.
Diabetesa izango da hitzaldiaren gai nagusia, izan ere, Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentua sailetik ohartarazi dutenez, biztanlegoaren artean, diabetiko kopurua handitzen doa urtez urte.
Egitaraua
Gauzak honela, kultur etxeko hitzaldi aretora hurbiltzen direnek, bihar, 19:30ean, Ormazabal Loradendako lagunek Eguberrietan etxe apaintzeko eskaintzen dituzten ideiak ikusiko dituzte.
Asteazkenean 19:00etan, berriz, Jose Ramon Garzarain Lurra XXI jatetxeko sukaldariak prestatutako errezeta bat ezagutuko dute, legatza porru eta ganbaz betea hain zuzen ere.
Eta ostegunean, aipatu bezala, hitzaldiarekin emango zaie amaiera aurtengo jardunaldiei. Ziortza Marzan dietista eta diabetes-hezitzaileak gaixotasun hau duten pertsonei zuzendutako aholkuak emango ditu, 19:00etatik aurrera.
Diabetikoek zein janari eta nola prestatuta jan ditzaketen azaltzeaz gain, edonoren osasunentzat kaltegarriak bihurtu daitezkeen osagaiak ere jakinaraziko ditu Marzanek hitzaldi honetan.