Lasarte-Oriako Udaleko alkateak, Jesus Zaballosek, goi-mailako bilera izan zuen Bidegirekin, Goiegi inguruko lanak zirela eta.
Udalak jakin arazi duenez, inguruko bizilagun ugariren kexuak jaso ditu obra amaitu gabe eta geldirik zegoelako. Hain zuzen ere, argirik gabe, bidegorria asfaltaturik gabe eta landareak jarri gabe zeuden eremu batzuk.
Alkatea, Hirigintza saileko presidentea den Iñaki Múgica eta Udaleko zenbait teknikari joan ziren Bidegiko zuzendariarekin berarekin, Borja Jauregirekin, egin zen bilerara.
Ondorioz, Bidegiko presidenteak eta parte hartu duten enpresek lanak urte honen bukaerarako edo hurrengoaren hasierarako amaituta egongo direla hitzeman zuten. Gainera, abenduak 3an, lanak martxan jarri zituzten berriro ere.