Elkarbizitza aztergai antzerkian

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 13a

Maria Luisa Merlo, Miriam Diaz Aroca eta Jorge Roelas, Juan Carlos Rubioren 100 metros cuadrados obra eskainiko dute, larunbatean abenduren 18an, Manuel Lekuona kultur etxean.
Arratsaldeko 20:00etan, errealitateko gertaera batean oinarrituta, drama eta umorea nahasten dituen antzezlana ikusiko dute kultur etxera hurbiltzen diren herritarrek.

Istorioa

Inmobiliariako agenteak Sarari eskaintzen dion etxebizitzak nahi dituen ezaugarri guztiak ditu.
Baina, eragozpen bat dauka, etxearen jabeak kondizio bat jartzen du; bertan bizi ahal izatea hil arte.
Lolak hirurogeita hamar urtetik gora ditu eta bi aldiz jasan du bihotzeko ebakuntza. Pakete tabako bat erretzen du egunean, eta aurrean jartzen dioten guztia edaten du, beraz ez dirudi luze biziko denik.
Honen aurrean, Sarak aurrera egitea erabaki, eta etxebizitza erosiko du.
Baina gauzak ez dira norberak uste bezala gertatzen. Bizitzaren gorabeherek eta elkarbizitzak egoera aldatuko dute.

Sarrerak

Manuel Lekuona kultur etxean eskuragarri daude sarrera gutxi batzuk, 10 eurotara. •