Emakumeen Zentro Zibikoak ostiralean, abenduaren 17an urte amaierako merienda ospatuko du, 16:00etatik aurrera.
Baina ez da hau Eguberrietarako antolatua duen ekintza bakarra, Eguberri egunetan mahai erdialdea apaintzeko ikastaro bat ere egingo da, Ormazabal loradendako lagunen eskutik.
Eguna zehazteko dago oraindik, beraz, parte hartu nahi duten emakumeek Zentro Zibikora hurbiltzea besterik ez dute informazioa eskuratzeko.