Musika mota ezberdinak kulturetxean

Txintxarri Aldizkaria 2010ko abe. 13a, 01:00

El increible hombre elefante taldeak kontzertua eskaini zuen ostiral iluntzean kulturetxeko kafetegian Xpression elkartea eta Udalak sinatutako gazte kontzertuen hitzarmenaren barruan.
Musika estilo ezberdinak jo zituen boskoteak, funk, rock and rolla... Kanpoko hotzari aurre eginez hurbildutako ikusleak berotzeko asmoz, emanaldiaren hasieran abesti biziak eta mugituak jo zituzten; ondoren baladak tartekatu zituzten eta bateria eta gitarra gabe ere aritu ziren.