Urteroko Eguberrietako apaingarri eta sukaldaritza gaietaz gain, aurten Diabetesa izango da gai nagusia. Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentua sailetik ohartarazi dutenez, biztanlegoaren artean diabetiko kopurua handitzen doa urtez urte eta horregatik gai interesgarria eta guztion interesekoa izan daitekeela ohartarazi dute.
Egitaraua
Bihar, asteazkeneanJose Ramon Garzarain Lurra XXI jatetxeko sukaldariak arratsaldeko 19:00etan legatza porru eta ganbaz betetako errezeta egiten erakutsiko digu.
Eta ostegunean, arratsaldeko 19:00etan ere, Ziortza Marzan dietista eta diabetes-hezitzaileak Diabetes gaixotasunaren inguruko hitzaldiarekin emango dio amaiera aurtengo Eguberrietako jardunaldiei. Bertan, gaixotasun hau pairatzen dutenei zuzendutako aholkuak, diabetikoek zein janari eta nola prestatuta jan ditzaketen eta edonoren osasunentzat kaltegarriak bihurtu daitezkeen osagaiak jakinera emango ditu.